X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

'Onartu ditut nire emozio eta abestiak, orain artekoak pauso lotsatiak ziren nire buruaren beldur nintzelako'

"Hemen Berriro" diskoa aurkeztu du Sara Azurzak, "B Aldea"n.

  • Sara Azurza

    Sara Azurza. Argazkia: @david.pnz @davidklas

    23:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sara Azurzak bere estreinako diskoa, "Hemen Berriro", aurkeztu digu "B Aldea"n. Ilusioz beteta eta "shock puntu batekin" dago oraindik artista, lana atera eta astebetera.

Diskoa itzulera gisa planteatu du musikariak, bere ibilbide artistikoa birpentsatzeko balio izan diona. Azurzak berak azaldu duenez, orain arte kaleratutako singleak eta EPa "pauso lotsatiak" izan dira, eta orain iritsi zaio albumari ekiteko unea.

"Hemen Berriro"ren sorkuntza eta argitalpena barne bidai bat izan da, baita onarpen prozesu sakona ere. Artistak azaldu duenez, bere "burua, emozioak eta abestiak" onartu ditu, orain arte ez bezala. Bizitako katarsi hori inspiratzailea izan da, eta artista zein pertsona gisa autoestimua indartzeko balio izan dio.

Diskoa aurkeztu aurretik, "B Aldea"ko Behekaldean izan zen Azurza, "Hemen Berriro" singlea aurkezten.