B Aldea
Elkarrizketa
Dekotek "Eraman" izeneko singlea estreinatu du "B Aldea"n
Ibai Ayerza taldekideak ekarri digu abesti berria. Diskoan jorratuko dituzten gaiak izan ditu hizpide.
-
Dekot. Argazkia: @duelodueloduelo
10:12 min



Dekot taldeko Ibai Ayerza "B Aldea"n izan da, "Eraman" izeneko single berria estreinatzen.
2016an ezagutu genuen bizkaitar taldea, laukote formatuan, Maketa Lehiaketaren finala irabazi zutenean. Ordutik, formazioa aldatu eta bikote moduan datoz euren bigarren diskoarekin.
"Polly Pocket" singlearen argitaratu ostean, laster kaleratu duten diskoko bigarren aurrerapen kanta da gaur estreinatutakoa.
Nostalgiaren gaiak pisua izango duen arren, ez da album berriaren ardatza. Nolabait definitu beharko balu, disko berria "punkarragoa" eta "azidoa" dela dio Dekoteko kideak.