X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Verde Prato, disko berriaz: “Askeagoa da, ez doa ideia bati hain lotuta, soilik musika egin nahi nuen”

Tolosar artistak “Niña soñando” singlea estreinatu du “B Aldea”n.

  • Verde Prato

    Verde Prato. Argazkia: @mariamuriedas

    11:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

"B Aldea"n izan da Verde Prato, martxoaren 10ean aterako duen Adoretua izeneko diskoa aurkezten. Gainera, "Niña soñando" izeneko aurrerapen kanta estreinatu dugu zuzenean.

"Adoretua"n aurkituko dugunaz galdetuta, disko "askea" izango dela aurreratu digu artistak. Aurreko lanetan ez bezala, diskoaren kontzeptua alde batera utzi eta abestien sorkuntza librean murgildu da Verde Prato. "Nire bizipenak kontatu ditut, musika egin nahi nuen, baina ez ideia bati hain lotuta", azaldu du musikariak.

2022an, Euskal Pop Erradikala bertsioen EPa kaleratu zuen tolosar artistak. Kortatu eta Hertzainaken klasiko biren coverrak, besteak beste, aurki daitezke bertan. Beste batzuen kantak bai, baina goitik beherako buelta emanda. Abestiok birpentsatzeak "probokazio puntu bat" izan duela dio musikariak, betiere maitasunetik eta omenaldi gisa planteatutako lana dela argituta.

Datorrenaren amu gisa, "Niña soñando" izeneko singlea estreinatu du artistak "B Aldea"n. Ana umeak munduaren inguruan zituen galderen inguruko kanta dela azaldu digu gonbidatuak.