X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Kokein: “Zortedunak gara egiten ditugun diskoak barruan ditugun beharren erantzunak direlako"

"Atomika" izeneko disko berria aurkeztu dute Zaloak eta Letek "B Aldea"n.

  • Kokein

    Kokein. Argazkia: @eva.franco.photo

    25:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kokein taldeko Zaloa eta Lete "B Aldea"n izan dira, "Atomika" izeneko disko berria aurkezten.

Diskoa atera berritan entzuleen babesa sentitu zuten arren, zuzenekoetan neurtu dute euren lan berriaren indarra.

Orain arteko disko dantzagarriena dela azaldu diote musikariek Julen Idigorasi. "Eraldatuta eta berpiztuta" sentitu dira azken lanarekin, baita "barrua oso beteta" ere.

Bidaidez lagunduta dator Kokein publikatu berri duten piezan; Kiliki Frexko, Juanjo Berasain (Ezpalak) eta Miren Narbaizarekin, hain zuzen ere.

"Atomika"n aurkituko dugunaz gain, rockaren iraganaz eta etorkizunaz hausnartzen entzun ditugu bi gonbidatuak.