X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Muzak: “Gure arima topatzeko bidean gerturatzen ari garela uste dugu”

Taldeko Ruben Irigoienek 'Irabaziak eta galerak' izeneko EPa aurkeztu digu.

  • Ruben Irigorien, Muzak

    Ruben Irigorien, Muzak. Argazkia: @nerea.t.f

    15:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Muzak taldeko Ruben Irigoien "B Aldea"n izan da, Irabaziak eta galerak EP berria aurkezten. Lau abestiz osatu dute euren bigarren lana, Etxekalteko Unai Irisarrirekin egindako kolaborazioa barne.

2021ean atera zuen bandak lehen lan luzea, Programaturik izenekoa. Emaitzaz harro dauden arren, bigarren diskorekin aurrekoarekin gelditutako hainbat arantza (teknikoak, batez ere) kendu dituztela aitortu dio musikariak Julen Idigorasi.

Irabaziak eta galerak bide bat izan dela azaldu du elkarrizketatuak, talde gisa euren arimaren bila egindakoa, hain zuzen ere.

Muzak zuzenean ikusteko aukera galdu nahi ez baduzu, adi taldearen sare sozialei.