B Aldea
Elkarrizketa
Dube: 90eko distortsioa eta letra gordinak, Berrizetik
Aiert Agirregi “B Aldea”n izan da, 'Ezer Ez Da' diskoa aurkezten.
-
Dube
17:20 min



Dube taldeko Aiert Agirregi "B Aldea"n izan da, Ezer Ez Da diskoa aurkezten. Berrizko taldearen lehen lan luzea da atera berri dutena.
21 eta 24 urte bitarteko hiru kidek osatzen dute taldea. Erreferentziez galdetuta, Nirvana eta Queens Of Stone Age aipatu ditu elkarrizketatuak; gurera etorrita, berriz, Vulk eta Ezpalak.
Zortzi abestiz osatutako LPan, 90eko hamarkadako gitarra distortsionatuak eta letra gordinak (eta emozionalak) aurkituko ditugu. Agirregik berak azaldu duenez, pandemia osteko giro arrotzari eta euren ezinegonezi abesten diote Duben.