B Aldea
Elkarrizketa
Comic Sansen ‘Éramos Felices y No Lo Sabíamos’: midwest emoa eta nostalgia argitsua, Donostiatik
Endika Galdeano “B Aldea”n izan da, Comic Sansen bigarren diskoa aurkezten.
-
Comic Sans. Argazkia: @comicsanstheband's
14:35 min



Comic Sans banda donostiarreko Endika Galdeano "B Aldea"n izan da, Éramos Felices y No Lo Sabíamos diskoa aurkezten.
Ultramarinos estudioan grabatu du taldeak bere bigarren disko luzea, BCore Disc zigiluarekin. Bertatik igaro izan dira Cala Vento edo Viva Belgrado taldeak, Comic Sansen erreferente argiak biak.
Diskoan aurkituko dugunaz galdetuta, midwest emoa (90eko hamarkadako emoaren azpi korronte bat), hardorea eta spoken worda (errezitatutako letrak) aipatu ditu Endikak.
Nostalgiari eta malenkoniari abesten diote, goibeltasunetik, baina esperantza printz argitsuekin.
Zuezenean ikusteko gogoekin gelditu bazara, hona taldearen kontzertu agenda.