B Aldea
Elkarrizketa
Sweet Rage taldearen “Abian” diskoa estreinatu dugu
Taldeko Cristophe eta Aingeru "B Aldea"n izan dira.
-
Sweet Rage
20:07 min



Sweet Rage taldeak Abian izeneko lehen diskoa aurkeztu du "B Aldea"n. Bertan izan dira Cristophe eta Aingeru, LPA atera duten egunean.
Abadiñoko bandak musika estilo berezia jorratzen du: metala eta pop kutsuko doinuak. Pandemia garaian elkartu zen seikotea, eta orduan aurkeztu ziren lehen aldiz Gaztea Maketa Lehiaketara.
Erreferenteez galdetuta, oso bestelakoak direla azaldu diote bi kideek Julen Idigorasi. Joera "metaleroa" zein "poperoagoa" kontuan izanda, Bring Me the Horizon aipatu dute bi artistek.