X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Ghau: “Gizartearen lokatz kapa guztiak baztertu eta funts gizatiarrera bueltatu nahi dut”

'arin nira' da donostiar artistaren lehen lan luzea. "B Aldea"n aurkeztu digu.

  • Ghau

    Ghau. 'arin nira'ren azaleko argazkia

    24:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ghauk arin nira diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n. nora(ez)eroso EParen atzetik dator publikatu berri duen lana.

Abesti zalea den arren, albumerako saltoa "naturalki" eman du Gartxot Unsainek. Bere azken urteko "bizipen sorta" bildu du diskoan, baita izen bereko eleberrian ere. Bigarren hori da euskarri fisikoan kaleratu duen bakarra, bietako baten alde egitekotan, egokiagoa iruditu baitzaio liburuaren edizio polit batean inbertitzea.

Lanaren eta izenburuaren kontzeptuaren atzetik badago zer hausnartu. Betebehar mundutarrak alde batera utzi eta haurtzaroko "ni" horretara bueltatzeko pultsioa sentitzen du Ghauk, egunero. Horregatik, "funts gizatiarrera" itzultzeko proposamena da bere azken lana.

Diskoa lagunez inguratuta egin duen arren, bertan aurkituko dugun kolaborazio ofiziala ØDEI artistarekin egindakoa da. Fan boy bezala ezagutu zuen rap musikaria, bere musikaz zeharo maiteminduta zegoenean. Miresmen horretatik sortu zen "Galduinun", "B Aldea"ko Behekaldean ikusi dugun azken zuzenekoa.