X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Reggaetoi garaikidearen ezinbesteko azpi generoak: RKT, cumbiatoia, malianteoa eta turreoa

Argentinan sortu eta nazioartera hedatu diren reggaetoiaren mugimenduez aritu zaigu Ainhoa Vitoria.

  • La Joaqui

    La Joaqui. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

    17:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Argentinar reggaetoiaren azpi generoez aritu zaigu Ainhoa Vitoria "B Aldea"n. Zehazki, lau estilo aipatu ditu: RKT (rakatá), malianteoa, cumbiatoia eta turreoa.

Bitan sakondu du, RKT eta turreoa, horiek baitira nazioartean oihartzun handiena izaten ari direnak.

Lehenengoari dagokionez, reggaetoi tradizionalarekin bereizteko gakoa eman digu "B Aldea"ko kolaboratzaileak: RKT abestietan, kolpea edo beata atzeraka doa.

Estiloa jorratzen dituzten artisten artean, L-Gante eta La Joaqui azpimarratu ditu Ainhoa Vitoriak.

Turreoaren kasuan, cumbia eta reggaetoia nahasten duen estiloa dela azaldu digu.

Klase baxuko jendeari deitzeko erabiltzen den "turro" hitzetik dator mugimenduaren izena eta Cazzu da estilo honetako erreferente nagusietakoa.