X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

“Ez dut inoiz musikatik bizitzeko hautua egin entretenimenduaren peajea ordaintzea mingarriegia zaidalako”

Olor (Jokin Azpiazu) artista "B Aldea"n izan da, 'Esperantza' izeneko diskoa aurkezten.

  • 'Esperantza'ren azala

    'Esperantza'ren azala

    22:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olor artista "B Aldea"n izan da, Esperantza izeneko diskoa aurkezten.

Bederatzi abestiko bilduman, elektronika jorratzen du musikariak, atmosfera industrial batean murgilduta.

Lanak ukitu itxaropentsuak ote dituen galdetuta, baietz erantzun du artistak, itxaropena mundua eraldatzeko tresna gisa ulertzen badugu; "nora goazen jakin eta nahi dugun mundua amesteko" baliabide moduan, hain zuzen ere.

Entretenimenduaz ere aritu dira artista eta Julen Idigoras, luze eta zabal. Kapitalismoaren trikimailu gisa ulertzen du Olorrek: "Entretenimendu hutsa ondo dago egun oso txar bat duzunean, baina egunero egun txarrak badituzu eta egunero behar baduzu entretenimendua zerbait oker dago".

Musikaren industrian, "entretenimenduaren peajea" garestiegia zaio artistari. Horregatik, hain zuzen, ez du inoiz musika ogibide bihurtzeko ideiarekin amestu: "Ez dut inoiz musikatik bizi nahi izateko hautua egin, entretenimenduaren peajea ordaintzea mingarriegia zaidalako".

Diskoan aurkituko dugunaz galdetuta, RIPen "Eskoria" abestiaren bertsioa izan dute hizpide. Olorrentzat talde berezia da RIP, ibilbide dramatikoa izanagatik ere, tinko eutsi diotelako euren obra eta ideiei, "behetik eta ezkerretik".