X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Raimundo el Canastero: “Musikak gazteentzat eskuragarriagoa den norabide bat hartu du”

Julen Arbizuk 'N. T. E. R.' izeneko diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n.

  • Raimundo el Canastero

    Raimundo el Canastero. YouTubetik ateratako irudia

    19:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Raimundo el Canastero taldeko Julen Arbizu "B Aldea"n izan da, N. T. E. R. (No todo es rumba) diskoa aurkezten.

Lizarrako kolektiboaren lehen lan luzea da aipatutakoa, aurretik hainbat single kaleratu dituzten arren. Hamaika abestiz osatutako diskoan, horrenbeste kolaborazio eta bazter guztietatik edaten duten erreferentzia musikalak aurki daitezke.

Raimundo el Canastero hainbat kidez osatutako kolektiboa den arren, hiru kideren artean sortu dute diskoa, Arbizuk azaldu digunez.

Baliabide aldetik, orain arte "modu prekarioan" aritu izan direla ere kontatu digu artista. Horregatik, letretan ere bizi duten egoera prekarioa islatzen saiatu dira.

Maiatzetik aurrera aurkeztuko dute diskoa jendaurrean.