Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Julen, ‘Bihotzera Giltza’ren aurkezpen bereziaz: “Gustatzen zaidan guztia bildu dut egun horretarako”

Maiatzaren 12an aurkeztuko du eibartarrak artistak bere EP berria, Ermuako Antzokian.

  • Julen

    Julen. Argazkia: EITB Media

    10:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maiatzaren 12an, Julenek antolatutako 'Bihotzera Giltza' ekitaldiaz gozatzeko aukera egongo da Ermuako Antzokian. Kontzertu bat izango da, pre eta post showak egongo dira, baita 'Bihotzera Giltza' izeneko EP berriaren aurkezpena ere.

Ostiralekoa honela definitu du artistak: "Gauza arraroa da, baina gustatzen zaidan guztia bilduko du". Kontzertua baino lehenago, 'Benetan Zabiz?' Gazteako podcasteko Aitziber Grados eta Malen Altuna igoko dira oholtza gainera. Gonbidaturik ere ez zaio faltako, Asier Beramendi, Esanezin, Idoia eta Pablo Zurutuza izango baititu bidelagun.

Diskoa aurki kaleratuko duen arren, Ermuako Antzokian bertan aurre erreserba egiteko aukera egongo dela azaldu digu artistak.

Lan berriaren izenburuaz ere galdetu diogu, eta atzean dagoena kontatu digu. EPari titulua jartzeko ideia faltan zebilela, erromeria talde baten kontzertuan Eskean Kristören "Deabrua"ren bertsioa entzun eta orduan erabaki zuen 'Bihotzera Giltza' (aipatutako abestiaren letraren parte da) zela behar zuen izena.