X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Airuren “En el más allá” abestia estreinatu dugu “B Aldea”n

Urrian aterako duten diskoaz, ‘healing girl era’ fenomenoaz eta datozen zuzenekoez hitz egin dugu Irune Vegarekin.

  • Airu

    Airu. Argazkia: @adriglorenzo

    11:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Airu taldeko Irune Vegak "En el más allá" abestia aurkeztu digu, primizian, "B Aldea"n.

Urrian aterako dute euren estreinako disko luzeko singlea da gurean estreinatu duguna. Irune Vegak azaldu digunez, 'healing girl era' (errekuperatzen ari den neska) fenomenoaren baitan sortutako abestia da. Izan ere, "harreman baten amaiera kontatzen du kantak", bukaera heldu dela onartu eta aurrera egiteko grinari erantzuten dio, hain zuzen ere.

Diskoa ateratzeko hautuaz galdetuta, itxialdian hartutako erabakia dela azaldu du elkarrizketatuak. Orduan konturatu baitziren lan luze bat osatzeko beste abesti zituztela, eta guztiek ildo komun bat jarraitzen zutela.