X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

MICE, Musika Bulegoaren garaikurraz: “Saria taldearekin konpartitzeak poza eman dit”

Aurtengo Musika Bulegoa Sarien irabazleetako bat izan da MICE, 'Lautada' diskoari esker.

  • MICE

    MICE

    11:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

MICE artistaren bisita izan dugu "B Aldea"n, irabazi berri duen Musika Bulegoa sariaren aitzakian.

Gozo hartu duen arren, artistak aitortu du ez dagoela ohitura sariak jasotzera. Hala ere, garaikurra Lautada diskoa sortzeko osatutako taldearekin ospatzea gustatu zaio: "Saria taldearekin konpartitzeak poza eman dit".

Diskoa dena eman duenaren lasaitasunarekin kaleratu bazuten ere, lanaren aitortzak ilusioa egin die. Lan honetarako bidaideak ondo aukeratzen asmatu dueneko sentsazioa du artistak: "Ondo inguratzen jakitea arte bat da, gauza guztiak ez dituzu zuk egin behar beste batek hobeto egiten badakizki".

Garaikur fisikoaz gain, sari ekonomikoa jaso dute Musika Bulegoaren eskutik. Honek musikarien prekarietatearen inguruko hausnarketarako ematen duela azaldu du: "Komeriak egin behar izaten dira talde bat bideragarria izateko". Hala, artistak dirulaguntzen menpe egon behar ez izateko asko falta dela erantsi du MICEk.