X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

“Con lo bueno y con pena”: nostalgia eta minari popa, airuren lehen diskoan

Taldeko Irune Vega "B Aldea"n izan da, bilbotarren lehen LPan aurkituko duguna hizpide.

  • airu

    airu

    18:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

airu taldeko Irune Vega "B Aldea"n izan da, bandaren lehen diskoa aurkezten. Con lo bueno y con pena hamahiru abestiko LPan aurkituko dugunaz aritu zaigu artista bilbotarra.

Itxialdi garaian ondutako diskoa da taldearen lehen lan luzea. Irunek berak azaldu digunez eta albumaren tituluan argi islatu dutenez, pena eta nostalgia dira diskoaren motor emozionalak.

Sorkuntza prozesuari dagokionez, hiru etapa bereizi ditu musikariak: konposaketa (berak bakarka egindako prozesua), bandarekin elkarbanatzea eta Jon Agirrezabalagak egindako ekoizpena.

Bedroom eta Lo-Fi pop delakoetik sortutako banda den arren, etiketen mugak lausotzeko prest dator airu. Irunek berak azaldu duenez, galdetzen dietenean, popa egiten dutela esaten dute, generoaren ertz guztietan murgiltzea gustuko baitute.