B Aldea
Musika
Vibora: “benetan ari den hardcorea”, Gasteizetik
Xalba Ramirezek banda gasteiztarraren 'Zaldi Beltza' diskoa izan du aztergai.
-
Vibora. Argazkia: @post_peione
17:51 min
Xalba Ramirezek Vibora talde gasteiztarraren lana ekarri digu "D Aldea" izeneko tartean.
Taldeak publikatu berri duten Zaldi Beltza izeneko diskoak hardcorearekin berradiskidetu du kolaboratzailea.
Xalbak azaldu digunez, Viborak hardcorearen ohiko elementua indartsuak eta alderdi melodikoagoak uztartzen ditu, burutik kendu ezin dituzun abestiak sortuz.
Aipatutako azken diskoan, antsietatea eta depresioaren inguruko hausnarketa gordinak egiten ditu laukoteak.
Doinu zein mezu bortitzen bitartez transmititzen duten zintzotasuna azpimarratu du kolaboratzaileak.