X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Gilda: “Erakutsi nahi dugu neskok ere posible dugula elkartu eta plazeragatik soilik jotzea”

Taldeko Amagoia Aiestaran "B Aldea"n izan da, 'Basati' EPa aurkezten.

  • Gilda

    Gilda. Argazkia: @gilda.taldea

    13:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Basati izeneko EPa aurkeztu digu Amagoia Aiestaran Gilda taldeko kideak, "B Aldea"n.

"Putero bat hil da" da albumaren lehen singlea, "buelta asko eman gabe" pentsatutako abesti indartsua. Prostituzioari soilik ez, "kapitalismoari eta eros daitezkeen gauza guztiei" kritika egin diote abestian.

Taldearen bigarren diskoa da Basati. Lehena 2022an kaleratu zuten, Egin albora titulupean. Ildo antzekotik jarraitu duten arren, bigarrena lan zainduagoa dela azaldu du Amagoiak; nolabait, aurrekoarekin hasitako fasea borobiltzeko balio izan die Basatik.