X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Bananasen ‘Errekak nola’: denboraren higadura katastrofikoaz eta iluntasunean argia bilatzeaz

Diskoa aurkeztu digute Gartxot eta Itzal taldekideek, "B Aldea"n.

  • Bananas

    Bananas. Argazkia: @bananas.taldea

    25:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bananas taldeko Gartxot eta Itzal "B Aldea"n izan dira, Errekak nola izeneko hirugarren diskoa aurkezten.

Emaitzarekin pozik eta harro daude, kaleratzeko trabak izanda ere. Lagunez inguratuta osatu dute albuma, aurreko biak bezala.

Taldea lagunartean elkartu eta gustuko zuten musika jotzeko sortu bazuten ere, denboraren poderioz, sendotzen joan den proiektua da Bananas. Horrela azaldu dute musikariek: "Ihesbide moduan sortutakoa lehen lerrora etortzen hasi da".

Biniloan aterako dute diskoa, euskarri fisikoaren aldeko apustu artistiko argia eginda.

"Denbora" izeneko abestia esklusiban entzun dugu "B Aldea"n.