X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Izarren itzalak: Rosalía, Miley Cyrus eta Beyoncéren negozio polemikoak

Kattalin Barcenarentzat erreferente argiak diren arren, negozio eztabaidagarriak dituzte aipatutako hiru artistek.

  • Miley Cyrus

    Miley Cyrus

    24:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erreferente dituen Rosalía, Miley Cyrus eta Beyoncé artisten negozio paraleloez aritu zaigu Kattalin Barcena "B Aldea"n.

20003an bakarkako proiektua abiatu zuenetik, mundu mailako artista arrakastatsuenetarikoa da Beyoncé. Bere musikak ematen dion diruaz gain, azken urteetan Pepsi, Adidas, Netflix eta beste hainbat multinazionalekin sinatu ditu kontratuak.

Dituen negozio guztietatik, baina, Ivy Park emakumezkoentzako kirol arroparen markarena izan da polemikoena. Izan ere, markaren marketing estrategia emakumeen ahalduntzean oinarritu duten bitartean, markak Sri Lankan dituen lantegietako emakume laginleek euren lan baldintzak salatu dituzte.

Miley Cyrusi dagokionez, ekologiarekin lotutako kontraesanak dituela azpimarratu du Kattalinek.

Azkenik, Rosalíak duela hilabete batzuk sortutako Tresmamis SL enpresa aipatu du kolaboratzaileak. Higiezinen sektorean murgildu da kataluniar musikaria, "langile klasearen etsai" bilakatuta.