X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

‘HIT ME HARD AND SOFT’: Billie Eilishen diskoko kanta kutunak eta horien atzean dauden istorioak

10 abestiz osatu du Billie Eilishek bere estudioko hirugarren lana. Azken urtean bizitako une gazi-gozoei abesten die artistak, kontrastez beteriko diskoan.

  • Billie Eilish, 'LUNCH' abestiaren bideoklipean

    Billie Eilish, 'LUNCH' abestiaren bideoklipean

    25:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurten gehien espero genuen diskoetako bat entzun dugu asteburuan: Billie Eilishen HIT ME HARD AND SOFT.

Diskoak egunak dituen arren, mundu mailako zerrendetan goia jotzen ari dela kontatu digu Ainhoa Vitoriak, "B Aldea"n.

10 abestiz osatu du Eilishek bere estudioko azken LPa, eta aurrerapenik gabe kaleratu du lana. Oraingo honetan ere, FINNEAS anaiarekin elkarlanean osatu du diskoa.

Kontrastez jositako diskoa den arren, lan koherentea dela dio kolaboratzaileak, entzunaldi bakarrean goitik behera entzutea merezi duen horietakoa.

Bitxikeria gisa, "L'AMOUR DE MA VIE" izeneko abestiaren atzean dagoen istorioa kontatu digu Ainhoa Vitoriak. Jesse Rutherford (The Neighborhood taldeko abeslaria) bikotekide ohiarekin bukatu ostean egin zuen kanta, eta abestiak dituen bi zatietan artistak harremanarekiko izan dituen jarrera kontrajarriak erakusten ditu.