X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Naica: “Ez dugu inoiz disko bat honen gustura grabatu”

Taldeko Mikel Azcona eta David Martinez "B Aldea"n izan dira, euren laugarren diskoa aurkezten.

  • Naica

    Naica

    24:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Naica taldeko Mikel Azcona eta David Martinez "B Aldea"n izan dira, Nemo Propheta in Patria izeneko laugarren diskoa aurkezten.

Urteak daramatzate errepidean, eta bidea malkartsua izan den arren, egindako lanarekin harro eta pozik daude hondarribiarrak. Urte hauetan guztietan bizitza gertatu zaie taldekideei; gurasotasuna, lana…

Hala ere, lortu dute elkartu eta laugarren lan honi forma ematea. Prozesua "nekagarria" izan dela aitortu dute musikariek, baita merezi izan duela ere. Gainera, entsegu lokalean batu eta musika egitea terapia gisa hartzen dutela diote taldekideek.

Gakobeltz Hit Faktorian grabatu dute diskoa, Joseba Baleztena eta Miren Narbaizarekin, eta musikalki zein pertsonalean, esperientzia zoragarria izan da.