X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

DJa izan nahi duzu? Musika pintxatzen hasteko bost gako, ALAIren eskutik

USBaren garrantziaz, musika bilatzeko plataformez eta abestiak moldatzeko programez aritu zaigu kolaboratzailea, "B Aldea"n.

  • TXC

    TXC. Argazkia: @____.txc.____

    22:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

DJaren ofizioaz aritu zaigu ALAI, "B Aldea"n. Ekozile, artista eta dj gisa, klub eszenaren munduan murgildu nahi duen jendearentzako hainbat gomendio ekarri dizkigu kolaboratzaileak.

Hasteko, editez aritu da ALAI. Beste artista baten kantaren gainean lan egiteko metodoa da edita. Elementuak gehitu, kendu, zatitu eta moldatzeko aukera ematen dizu editak.

Kantak editatzeko hamaika programa dauden arren, Pioneer markako nahasketa mahaiarekin doan softwarean, Rekordbox programan, trebatzeko gomendioa egin du ALAIk. Zergatik? Hori baita klub, taberna eta aretoetan gehien topatzen duguna.

5:40

Beste alde batetik, bootleg terminoa ekarri digu kolaboratzaileak. Artistaren baimenik gabe kanta ezagun bat hartu eta eraldatzen duzunean egiten duzu bootleg bat.

Musika bilatzeko hiru plataforma ekarri dizkigu: Beatfort, Bandcamp eta Soundcloud.

Bukatzeko, gako bat eta gomendio bat: DJ ona izatearen % 70a aukeraketa musikala da eta prestatu ondo erabiliko duzun USBa (antolatu abestiak, eraman badaezpadako bat…).