Dida!

Dida!

Dida!

Saio berriak

Aurpegi berriekin abiatu du 'Dida' saioak denboraldia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Telleria anaiak ohiko lantaldeari batu zaizkie, Joseina Etxeberria eta Ibon Fernandezen lekua hartuta.

Goitik beherako aldaketa izan ez bada ere, gidari berriak ditu gaurtik aurrera 'Dida' saioak. Hala, Ainhoa Vitoriaren, Edurne Garmendiaren eta Jon Gotzonen beteranotasuna freskatzera iritsi dira Telleria anaiak.

Horrenbestez, astelehenetik ostiralera, Julenen eta Antttonen ahotsak goiztiarrenen etxeetan entzungo dira 07:00etatik 11:00etara.

Denboraldi berrian, gainera, emakumeei protagonismo berezia emango diete. Hori horrela, Onintza Enbeitaren kontu eta komeriak ez ezik, Josebe Iturriozen gogoetek hartuko dute lekua bere atalean.

Hori gutxi ez eta, Julen Hernandezek youtuberren munduan barneratuko ditu irratiaren bestaldean daudenak.

Halaber, beti bezala, informazioa eta umorea izango dira nagusi 'Dida'n.