Dida!

Dida!

Dida!

'Dida'

Pilotaria ez balitz, futbol-jokalaria izan nahiko luke Jokin Altunak

Jokin Altuna pilotariaren alderik "intimoena" azaleratu du gaur Jon Gotzonek ‘Dida saioan. “Intimissimi” tarteko galdeketa sakona aise gainditu du pilotari amezketarrak.

  • 7:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pilotaria ez balitz, futbol-jokalaria izan nahiko lukeela esanez hasi du tartea, eta esku artean pilotak ez dituenean ikasketak edota neska-laguna edukitzen dituela aitortu du.

 

Jaki, film eta telesail gustukoenak zein dituen ere argitu du pilotari gazteak. Xerra, patatak eta arrautzak aukeratuko lituzke, zalantzarik gabe, otordu eder batera, eta Troya edo Gladiator estiloko pelikulak maite dituen arren, La que se avecina da Altunaren telesail kutunena.

 

Lagunen artean "xelebretzat" dute, eta arrazoirik ez zaie falta. Izan ere, barruko arropari buruz galdetuta, nabarmendu du inoiz ahaztu izan zaiola frontoira galtzontziloak eramatea.

 

Badirudi, halaber, graziosoa ez ezik, herrikoia ere badela, Amezketako festak atsegin ditu eta, baita inguruko neskak ere. Horixe da, bederen, azaldu duena: “Aukeran nahiago dut neska-laguna gertukoa izatea”.

 

Bukatzeko, eta galdeketari kutsu lizunagoa emanez, Jon Gotzonek galdera konprometitua egin dio: "Goian ala behean, Jokin?". Irmo erantzun du, orduan: “Goian”.