Dida

Dida

2016/09/28

14:55

Dida

''Intimissimi'' galdeketa

Balenziagak Moraten musika eta Zumarragako giroa maite ditu festarako

Aste honetan luxuzko gonbidatua izan dute 'Dida' saioko "Intimissimi" tartean. Jon Gotzonek Athletic taldeko Mikel Balenziaga futbolaria biluztu du oraingo honetan.

  • 6:50 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zumarragako gaztea pinpirina dela diote askok, eta horixe baieztatu du gaurkoan berorrek: "Nire neska-lagunak baino denbora gehiago behar dut prestatzeko, kalera atera aurretik". Bizarra ala bibotea nahiago duen galdetuta, ziur erantzun du gipuzkoarrak: bizarra.

Telesail eta film kuttunenen buruz ere mintzatu da. Narcos eta Gossip Girl ikusten dituela aitortu du, eta atzo bertan ikusitako Juego de Armas pelikula du gustukoenen artean.

Oporretarako leku bat aukeratzeko orduan ez du zalantzarik izan futbol-jokalariak. Ibizara egindako bidaia bat du oraindik gogoan, baita iragan asteburuan sartutako gola ere. Izan ere, lehenengo mailan "birjintasuna galdu" ostean, sekulako poza sentitu zuela adierazi du.

Nola ez, musika ere izan dute hizpide. Parrandarako Moraten "Como te atreves" abestia hautatu du; goizean pilak kargatzeko, berriz, Izalen "La mujer de verde".

ujer de verde".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena