Dida!

Dida!

Dida!

Lehiaketa

Uda honetan izan zaitez 'Dida Fresh' saioko partaide, 'Didakide' lehiaketari esker

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irratsaio batean aritzeko gaitasuna duzula erakutsiz gero, zu zeu ere 'Dida Fresh' saioko kolaboratzaile izan zaitezke uda honetan. Parte hartu 'Didakide' lehiaketan.

  • 'Dida' saioa

    'Dida' saioa

'Dida'k hilabete barru itxiko ditu ateak, uda-giroan murgildu eta 'Dida Fresh' saio udatiarrari lekua uzteko. Dakizuenez, uztailetik aurrera iritsiko da Gaztea Irratira aipatu saioa, aurkezle eta esatari aldaketekin, seguru asko. Hala, irailera arte, entzuleentzat hain ezagun diren ahotsei esatari berrien aurpegiak batuko zaizkie, goizak girotze aldera, betiere.

Esan bezala, oraindik egun batzuk itxaron beharko dituzte entzuleek 'Dida Fresh'eko mikrofonoen bestaldean uztailean eta abuztuan egongo diren esatarien berri jasotzeko.

Nolanahi dela, dagoeneko badakigu zuetako baten batek ere Miramongo estudioetan egoteko aukera izango duela, 'Didakide' lehiaketari esker.

Ekainaren 15era arte duzue, beraz, zuen talentua erakusteko aukera. Hain zuzen ere, didakide@eitb.eus helbidera bidalitako grabazioetan, irratsaio batean aritzeko gai zaretela erakutsi beharko duzue. Minutubeteko audioak eskatuko dizkizuegu, eta ekainaren 15era arteko epea izango duzue zuen gaitasunak erakusteko.