Dida!

Dida!

Dida!

BOB MARLEY

40 urte Bob Marley gabe

1981. urteko maiatzaren 11n zendu zen Bob Marley, eta oraindik ere belaunaldi gazteengana iristen den artista denez, jamaikarrari omenaldi txiki bat eskaini diogu DIDAn, haren bitxikeriak kontatuz.

  • 12:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Historiako reggae artista ospetsuenaren heriotzaren 40. urteurrena gogoratzen dugun honetan, Bob Marleyren bizitza izan dugu hizpide gaurko saioan.

Besteak beste, Marleyk jasandako minbiziaren nondik norakoak, rastafari mugimenduarekiko izandako debozioa edota futbolarekin egun duen loturaren inguruan aritu gara. Zergatik bihurtu da "Three little birds" kanta Amsterdamgo Ajax futbol taldearen ereserkia? Jamaikarraren musikaz baliatuz, Andrea Aranburuk azalduko dizu!