Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Izaro eta Zahara elkarrekin, primizian, "Delirios" abesten

Izarok "Limones de Oro" albumeko bigarren aurrerapen singlea aurkeztu digu gaurkoan. Kolaborazioz josita egongo den bilduma honetako, Pedro Pastorrekin egindako "Ventanas Cerradas" albumaren ondotik, Zahararekin egindako "Delirios" abestia ezagutu dugu.

  • Izaro.

    Izaro. Argazkia: @izaroandres

    6:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bihotzean darama Izarok Zahara artista jaendarra, eta elkarren laguntzaz birmoldatu dute Delirios kanta. Gaur aurkeztutako hau, "Limones de Oro" izeneko lanaren bigarren singlea da, Pedro Pastorrekin egindako Ventanas Cerradasen ondoren.

Apirilean estreinatuko den albumean, kolaborazioak gailenduko dira: bere abesti kuttunenen elkarlanak hain zuzen. Izan ere, orain arte ezagutu ditugun, eta Izaroren gustukoenak diren abestien bilduma izango da, bakarrik bi abesti berri gehituko dituelarik.

Gainera, Donostiako Belodromoan emango duen kontzertu berezian izango dira horietako asko. Eta hori gutxi balitz bezala, martxoaren 5ean, Parisko Bataclan aretoan Vetusta Morlaren aurretik joko duela aurreratu digu.