Dida!
Estreinaldia
Entzun Zea Maysen ‘Corazón de Tango’ren bertsio zoragarria, esklusiban
Zea Mayseko Aiora Renteriak taldeak gaur gauean estreinatuko duen abestia aurkeztu digu, esklusiban, “Dida!”n.
-
Aiora Renteria. Argazkia: @zeamaysrock
13:15 min



Aiora Renteria "Dida!" izan da, Zea Maysek Corazón de Tangoren egin duen bertsioa aurkezten. Doctor Deseoren klasikoari buelta bat eman eta dantzagarriago bihurtu dute. Gaur gauerdian aurkeztuko dute abestia eta bideoa, eta Zea Maysen 'Adore Kemena' diskoaren parte izango da.
Bertsioaren sorkuntza prozesuaz galdetuta, miresmenetik eta maitasunetik egindako abestia dela kontatu digu musikariak. Izan ere, Aiorak azaldu duenez, aspaldiko lagunak dira eta asko maite dute Doctor Deseo.
Gaur Bilboko Ambigú tabernan aurkeztuko duten bideoklipean, Ramon Barea eta Carmen Machi aktoreak ikusiko ditugula azaldu digu, Barbara Fernandezek zuzendutako piezan.
'Adore Kemena' diskoari dagokionez, orain arte publikatutako singleak (Adore, Kemena eta Kuraia), Corazón de Tangoren bertsioa eta beste lau kanta berri bilduko dituela aurreratu digu artistak.
¿AURRESESTREINALDIA¿
— Zea Mays (@zeamaysrock) October 24, 2022
Osteguna 27 - 19:30 @bimenet_
@ambigubilbao
¿@bimenet_ jaialdian lehen aldiz ikusi ahal izango duzue Corazón De Tangoren bideoklipa. Arratsaldeko 19:30tan @ambigubilbao tabernan egongo gara lantaldeko hainbat kide marabilla hau aurkezten¿
¿ pic.twitter.com/ZJ4FqwIChq