Dida!

Dida!

Dida!

Musika

Dellachaouen: musika estilo propioa asmatu duen artista marokoarra

“Goiritrap” tarteko protagonista Portugaleten bizi da gaur egun. Ben Yart, Chill Mafia eta Euskoprincess artisten orbitan ezagutu dugu Euskal Herrian.

  • Dellachaouen

    Dellachaouen. Argazkia: @sr._.waffle

    17:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maialen Goirizelaiak Dellachaouen artista izan du hizpide "Dida!"n. Tartea prestatzeko, berarekin hitz egin du gure kolaboratzaileak.

Duela urtebete inguru hasi zen musika egiten, eta dagoeneko leku propioa egin du musika urbanoaren eszenan: 18.000 entzule ditu Spotifyn eta 230.000 entzunalditik gora dituzten abestiak ditu.

Hasierako urratsetan, mugikorrarekin grabatutako abestiak igotzen zituen Instagramera. Egun, beste hainbat artistarekin elkartu eta musika modu profesionalagoan grabatzeko aukera izan du, Euskoprincessekin egindako "R.I.P" kasu.

Dellachaouenen izena Nadir da. Marokoarra da, egun Portugaleten bizi den arren. Izena nondik hartu duen galdetuta, Dellafuentetik ez datorrela argitzeko beharra izan du behin baino gehiagotan. Gure protagonistaren izena Chaouen izeneko herritik dator.

Musika estilo propioa asmatu duela kontatu dio Maialen Goirizelaiari. Rai musika (bere sorterriko musika tradizionala), flamenkoa eta hyperpop generoak uztartzen ditu Dellachaouenek. Bere esanetan, genero honetan aitzindaria izan da; berak asmatu du egiten duen musika estiloa.

Etorkizun hurbila proiektuz beteta datorkio artista gazteari. Izan ere, Joyitas de prestao izeneko albuma aterako du aurten, Yung Beed, Ben Yart eta Vazkez artista ezagunen kolaborazioekin osatutakoa.