Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Liher taldearen berriena aurkeztu digu Lide Hernandok: "Eramaten"

Taldeko abeslariak kontatu digunez, bereziki garrantzitsua da bere burua barkatzen ikastea. Horretarako, uraren metafora erabili dute: "urak dakarrena, urak daroa".

  • Liher 'Eramaten' bideoklipa.

    Liher 'Eramaten' bideoklipa.

    10:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizipen onak zein txarrak onartzeak duen garrantziari keinu eginez iritsi da Liher taldearen abesti berria. "Eramaten" izeneko kanta bi abestiz osatutako maxi-single baten lehena da.

Bigarrena irailean kaleratuko da. Durangoko Azokan izango da salgai maxi-single horren euskarri fisikoa ere.

Inoiz baino intimoagoa da eskuartera iritsi zaigun abestia; izan ere, Lide Hernandok idatzitako letrek auto-ikaskuntzan jartzen dute fokua. Egoera zailetan hanka sartzen dugula onartzea da oinarrian kontatu nahi izan diguna, eta geure buruarekin bakean sentitzeaz abesten du.

Lana are gehiago borobiltzeko asmoz, Ane Berriotxoak zuzendutako eta Badatorrek ekoiztutako bideoklip bat argitaratuko dute.

Gaur, ordea, lehen entzunaldia egin dugu "Dida!"n.