Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

10 urteko harremanari abesti bat eskaini dio Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak: "(H)amar"

10 urte bete dira dagoeneko Ursula Strong eta Koldo Soret musika sortzeko bildu zirenetik, eta 2023ko hamargarren urteurrenera indarberrituta iritsi dira "(H)amar" izeneko single berriarekin.

  • Niña Coyote eta Chico Tornadoren "(H)amar"

    Niña Coyote eta Chico Tornadoren "(H)amar". Argazkia: @errordesign

    12:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

2011. urtearen amaieran hasi zen Niña Coyote eta Chico Tornado bikoa musika sortzen, Kalifornian zeudela. Hurrengo urtean, 2012an, izen bereko lehen albuma prestatu zuten eta duela hamar urte eman zuten argitara.

Hain zuzen, 2013ko irailean ezagutu zuen Euskal Herriak euren proposamen musikala; besteak beste, "Lainoa" edota "Desert tornado" bezalakoekin. 

Ordutik, mundu zabaleko makina bat herrialdeetan aritu dira eta beste lau disko argitaratu dituzte (Lainoland, Eate, Aitzstar, Niña Coyote eta
Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran).

Baina hasierak gogoratzeko nahian, duo donostiarrak lehen abesti bilduma binilo berezian argitaratu du, eta hori gutxi balitz bezala, "(H)amar" izeneko abestia oparitu digu.