Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Sara Zozayak aspaldian bidelagun izan zuen txakur bati abestu dio: "Misty"

‘Misty’ Sara Zozayaren 'Nara' estreinako albumaren aurrerapena da, eta abestia bere burutik pasa den guztia helarazteko baliatu du.

  • Sara Zozaya.

    Sara Zozaya. Argazkia: @mariaagirre__

    12:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sara Zozaya donostiarra bueltan da bere barkakako bidean, "Misty" izeneko lehen singlearekin. Urriaren 20an iritsiko den Nara albumetik askatu duen kanta aurkeztu digu "Dida!" saioan, eta bere esanetan, autoz egindako bidaietan osatu du.

Eragin zioten min sakonaz hitz egiten du "Misty" abestiak; eta hain zuzen, Erresuma Batuan 15 urte zituela ezagutu zuen txakur baten izena da. Garai zail horretan "Misty" bere salbazioa izan zela aitortu digu musikari donostiarrak.

Abestiaren azaleko argazkia egiteko, txakurrak dituen Maria Muriedas argazkilariarekin jarri zen harremanetan; eta kasualitatez, berarekin lan egiteko elkartu zenean jakin zuen Muriedasek "Nara" izeneko txakurra duela.