Dida!

Dida!

Dida!

Musika

Entzun primizian ‘Denak begira daudelaik’, Olaia Inziarteren kanta berria

Nafar artistak kanta berria aurkeztu digu, plataformetan estreinatu aurretik.

  • Olaia Inziarte

    Olaia Inziarte. Argazkia: @olaiainziarte

    12:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olaia Inziartek bere abesti berria estreinatu du, primizian, "Dida!"n. Jendea egiten duzunari begira dabilenean ere, benetan mugitzen gaituzten gauzetara itzultzeko deia da "Denak begira daudelaik".

Barrenean gauza gutxi aldatu zaizkion arren, bat-batean kantak egin eta jendeak aditzen dituela konturatuta, horrek sortzen dion sentimendu "arraroaz" mintzo da Olaia bere azken lanean.

Oso eskertuta dago estreinako diskoak izan duen harrerarekin. Zehazki, "pozik eta asumitzen" dagoela aitortu digu: "Eta horren aitzina egindako kanta da hau, kanpoan egon daitekeen buila guzti horren aurrean norberaren esentzia bilatzearen aldekoa".

Abestia jada Gaztean entzungai duzuen arren, ez da "Denak begira daudelaik"ek emango digun bakarra. Izan ere, gaur bertan Ane Berriotxoak zuzendutako bideoklipa estreinatuko du Inziartek.