Dida!
DIDA
"Aioiai" doinuan iritsi da Neomak taldearen berriena
Tradizioa eta abangoardia uztartzeko bidean, urrats bat gehiago eman du zazpikoak datorren lanaren aurrerapen abestiarekin.
-
Neomak. Argazkia: @neomak_
14:03 min
"Aioiai" da Neomak taldearen abesti berria, gauerdian plataforma guztietan eskuragarri izango dena. Ordu batzuk lehenago, Eneritz Aulestiak "Dida!"n aurkeztu digu eta abestia entzuteaz gain, bideoklipaz primizian gozatzeko aukera izan dugu.
Badator ekoiztetxearen eskuhartzea izan dute azken lan honetan. Abestian ez ezik, bideoklipean eta bertako elementuetan ere, jantzitegian esaterako, nabaria da taldeak estetika aldaketa bat izan duela.
Abesti berria Euskal Herrian eskainiko dituzten azken bi kontzertuetan taularatuko dute; eta, ondoren, Hego Koreara eta Japonera joatekoak dira Sua taldearekin batera zazpi kontzertu ematera.
¿¿ AIOIAI ¿ 09/21 ¿¿ pic.twitter.com/ihm8edJPWH
— Neomak (@7neomak) September 15, 2023