Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

"Bidasoa 2018-2023" dokumentala gure zinema aretoetan izango da, astebetez

Fermin Muguruza eta Jurgi Ekiza izan ditugu "Dida!"n, Bidasoa ibaiaren ertzetan aplikatzen diren politikak hizpide.

  • Bidasoa 2018-2023.

    Bidasoa 2018-2023

    16:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Fermin Muguruza eta Jurgi Ekiza, Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarjolea, gonbidatu ditugu gaur "Dida!" saiora.

Euren artean, mugako egoera salatzen duen, Bidasoa 2018-2023 dokumentala ondu dute. Hain zuzen ere, Fermin Muguruza arduratu da ikus-entzunezkoa zuzentzeaz, gizarteko arazoekiko izan ohi duen begirada kritikoarekin.

Irundik Hendaiara igarotzeko Bidasoa ibaiko mugan hil diren pertsonen egoera salatu du; eta, era berean, migratzaileen istorioa eta eurak laguntzen aritzen diren elkarteen lana ere lehen lerroan jarri ditu.

Datozen egunetan Euskal Herriko hainbat zinema aretotan egongo da ikusgai:

Fermin Muguruzak soinu bandarako egin duen abestien aukeraketan inguruko artistak txertatu ditu. Hala nola, Olaia Inziarte, Petti, Dut...

Horietako bat izan da Willis Drummond taldea. Iparraldeko laukoteak Halare diskoaren baitan "Bidasoa" izeneko abestia argitaratu zuen. Sorkuntza prozesuan Muguruzarekin izandako hartu-emanak tarteko, dokumentalaren soinu bandaren parte da abestia. Filmak jasotako harrera beroaz gain, abestiak berak ere lortu du kritikaren oniritzia; izan ere, 2024ko Goya Sarietako hautagaietako bat da, Jatorrizko Abesti Onenaren sailean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea online