Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Nøgen: “Orain arte egin dugun diskorik onena da; eklektikoa da, ez diogu geure buruari mugarik jarri”

Talde donostiarrak 'Åben Cirkel' diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.

  • Nøgen

    Nøgen. Argazkia: EITB Media

    13:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nøgeneko Markel, Alex eta Ane "Dida!"n egon dira, taldearen estudioko hirugarren diskoa aurkezten.

Åben Cirkel da lan berriaren izena, 'zirkulu irekia' danieratik euskarara ekarrita. Zirkulua ireki dute, kontzeptuala zein fisikoa; izan ere, inoiz egin duten diskorik "eklektikoena" da aurkeztu berri dutena eta lagunez inguratuta eman diote forma euren "disko onena"ri.

"Geure buruarekin justuak izaten saiatu gara, benetan sentitzen duguna egiten", azaldu dute taldekideek. Orain arte egindakoaren presioari gehiegi erreparatu gabe, askeak izateko premia sentitu dute.

Bide berriak urratu dituzte, lagunez inguratura. Nacho Mur (La M.O.D.A.), Eliot James (Two Door Cinema Club, Bloc Party), Jordi Mora (Cala Vento, Quique Gonzalez), JEWLN (IZARO, Merina Gris) eta Brais Ruibal (Alice Wonder, Xoel Lopez) artistekin egin dute bat, diskoan dauden zazpi abestien ekoizpena eta nahasketak egiteko.

Kolaborazioei dagokienez, bi aurkituko ditugu: dagoeneko ezagutzen genuen "Abendua" (La M.O.D.A.ko David Ruizekin) eta "Maleta" (Skakeitaneko Pello Armendarizekin).

Azaroaren 17an ekingo diote diskoaren aurkezpen birari, Iruñeko Zentralen. Atzetik etorriko dira Gasteiz (azaroak 18), Bilbo (azaroak 24) eta Donostian (abenduak 30) emango dituzten kontzertuak.