Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

‘En El Brillo de Tus Ojitos’, Doctor Deseoren hamazortzigarrena

Josi Jimenez taldekideak euren EP berria aurkeztu digu “Dida!”n. Diskoko sei abestietan, Aiora Renteriaren kolaborazioa eta bi bertsio aurkituko ditugu.

  • Doctor Deseo

    Doctor Deseo

    15:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Doctor Deseoren azken lana aurkeztu digu taldeko Josik, "Dida!"n. En El Brillo De Tus Ojitos da bilbotar bandaren azken EPa.

Sei abestiz osatutako lan honekin, dagoeneko hamazortzigarren disko ditu kalean Doctor Deseok. Datuak bertigoa eragiten ote dien galdetuta, ezetz dio musikariak, lehen egunean bezain gogotsu eta indartsu baitaude.

Abesti propioez gain, Leonard Cohenen "Susan" eta "Killing Me Softly"ren bertsioak aurkituko ditugu En El Brillo De Tus Ojitosen, baita Aiora Renteriaren kolaborazioa ere.

Apirilaren 20an aurkeztuko dute EPa jendaurrean, Gasteizeko Jimmy Jazzen sold outa eginda.