Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Badator Euskaldunen Harrotze Astea: konplexuak alde batera utzi kaleak aktibatzeko unea

Euskal Herrian Euskaraz elkarteko Sugoi Etxarri eta Intza Gurrutxagak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigute "Dida!"n.

  • Sugoi Etxarri eta Intza Gurrutxaga

    Sugoi Etxarri eta Intza Gurrutxaga. Argazkia: Gaztea

    8:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskaldunen Harrotze Astea antolatu du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak, apirilaren 22tik 28ra bitartean. Intza Gurrutxaga eta Sugoi Etxarri EHEko kideek kontatu digute "Dida!"n.

Harrotzearen baitan, bost ekintza ofizial egingo dituzten arren, herritarrei sormena landu eta nahi duten moduan euskararen alde harrotzeko deia egin du elkarteak.

"Euskaldunak aktibatu eta kontzientzia hartzeko" astea izango da, EHEko kideek azaldu digutenez. "Zapalkuntza bat jasaten dugu eta horretaz jabetzeko beharra dago", erantsi dute.

Egindako lana omendu, harro gaudela oihukatu eta egiteko dagoena seinalatzeko ordua da Harrotze Astea.