X-gaztea box-X

X-gaztea box-X

Gaztea Box

Elkarrizketa

Mikel San Jose, Berri Txarraken BECeko kontzerturako prest

Txurruk elkarrizketa egin dio Athleticeko jokalariari, eta futbolaz ez ezik, musikaz ere hitz egin du San Josek 'Gaztea Box' saioan.

  • 11:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel San Jose Athleticeko jokalariarekin telefonoz hitz egiteko aukera izan du Txurruk. Joan den larunbatean Realaren aurka jokatutako norgehiagokari buruz hitz egin du elkarrizketa horretan Athleticeko atzelariak, eta haren hitzetan, partida arraroa izan zen ordukoa. "Hotz aritu ginen. Bi taldeetan ditugu jokalari onak, baina ez dugu lortzen sailkapenean gora egitea", esan zuen.

Derbia, ostera, ez da elkarrizketa horretako osagarri bakarra izan, UEFA txapelketa ere izan baitu hizpide jokalari nafarrak. "Faserik txarrena gainditu dugu, taldea ere txarrenean egonda. Etapa ezberdinak egon ohi dira", azaldu du.

Txurruk ez du, era berean, San Josek Liverpool futbol-taldean izandako uneak isilpean utzi nahi izan. Horregatik, duela hamar urte Ingalaterran bizitakoak ekarri dizkio gogora. "Bi urteak oso politak izan ziren, jokalari onenekin jokatzea izugarria izan zen niretzat". Harrezkero, baina, ez da bertara itzuli, nahiz eta gabonetako oporraldia aprobetxatuko duen Ingalaterra berriro bisitatzeko.

Esan bezala, futbolaz ez ezik, musikaz ere mintzatu da Txurrurekin izandako solasaldian. "Berri Txarrak taldearen 'Infrasoinuak' diskoa etengabe ari naiz entzuten. Martxoan BECena eskainiko duten emanaldira prestatuta joan nahi dut". Aitortu du, baita, "Beude" dela gustukoen duen kantuetako bat.

kantuetako bat.