X-gaztea box-X

X-gaztea box-X

2018/01/23

11:21

Gaztea Box

Elkarrizketa

Eneko Boveda futbolaria, A Coruñan igarotako lehenengo egunari buruz

A Coruñako Deportivok fitxatu du Eneko Boveda Athleticeko jokalari ohia, eta Galiziara iritsi berria zela, 'Gaztea Box' saioko esatariekin izan da lehenengo eguna nola joan den kontatzeko.

  • 5:59 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hamaika urterekin heldu zen talde zurigorrira Eneko Boveda futbolari bizkaitarra, eta garai batean Eibarren aritu bazen ere, denbora luzea igaro du Athleticenen. Orain, ostera, etapa berri bati eman dio hasiera. Aurreikusitakoaren arabera, gutxienez, bi denboraldi emango ditu A Coruñan, eta, besteak beste, horretaz mintzatu da Gaztea Irratian:

"Gaur bertan bazkaltzera gonbidatu naute eta dagoeneko dastatu dut bertoko olagarroa", esan du barrezka. "Oraindik ez dut sinesten Athletic utzi dudala, eta arraroa egiten zait Durangotik atera izana, sekula ez baitut kanpora joan behar izan", gaineratu du.

Bart Bovedak berak zabaldutako mezuaren inguruan ere galdetu diote, zeinetan aipatzen zuen San Mameseko aldageletan altxor bat dagoela. "Athleticeko jarraitzaileak harro egon ahal dira, taldeak bere eskuetan dagoen guztia egiten baitu beti", adierazi du.

Bukatzeko, familia eta lagunak faltan botako dituela aitortu du 'Gaztea Box' saioan, baina gurasoek prestatutako tupperrik ez duela eraman ere baietsi du: "Lotsa emango zidan tupperak eramatea, dagoeneko badut adina bazkaria nik neuk prestatzeko", amaitu du.

ko", amaitu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena