X-gaztea box-X

X-gaztea box-X

Gaztea Box

Emaitza

Leire Juanesek hartuko du parte 'El Conquistador del fin del Mundo' saioan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

24 urteko neska hernaniarra izan da boto gehien lortu dituen hautagaia; Ibai Vidal izan da bigarren; eta Ander Egaña, hirugarren.

3:47
box

Leire Juanes hernaniarrak hartuko du parte ETBko 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren edizio berrian, 'Gaztea Box' saioan abiatutako bozketan boto gehien lortu dituen hautagaia izan baita.

Abenturazalea eta lehiakorra dela esan du castingera aurkeztutako bideoan, ez zaiolako "kaniketara ere" galtzea gustatzen. 2017an munduaren beste aldera eraman duen bidaia abiatu zuen. Hainbat herrialdetan izan da: Txina, Australia eta Filipinetan.

Leire oso neska aktiboa da. Txikia zenetik, kirol asko egin ditu, "lurrean, itsasoan eta airean". Surfa, piraguismoa, urpekaritza, futbola, alpinismoa eta kanoien jaitsiera egin ditu, besteak beste.

Esperientzia ugari bizi izan ditu, castingerako egindako bideoan azaltzen duenaren arabera. Hori dela eta, "kanpaleku pobreari" ez diola beldurrik esan du.

ZORIONAK eta ZORTE ON, LEIRE!!