Gu

Gu

Gu

Kursaalen

GU saio berezia, Gaztea Sarien galatik

Gaztea

Ibon Fernandezek eta Alain Perezek Gaztea Sarian banaketa-ekitaldia Kursaaletik bertatik jarraituko dute, han gertatzen den guztiaren berri zuzenean emateko.

  • Ibon Fernandez eta Alain Perez

    Ibon Fernandez eta Alain Perez, 'GU' saioko esatariak

Gaurko 'GU' saioa berezia izango da, Gaztea Sarien gala zuzenean jarraituko dugulako, Kursaaletik bertatik. 17:00etan hasita, izendatuekin hitz egiteko aukera izango dugu, baita gainerako gonbidatuekin ere. Ondoren, gala osorik eskainiko dute, 22:30ean, webgunean, Gaztea irratian eta ETB-1en.

Sorpresa ugari

Sari-banaketa gertutik jarraitzeaz gain, kolaboratzaile eta gonbidatu bereziak izango ditugu gurekin. Gainera, Entzule Onenaren Gaztea Saria emango diogu entzuleren bati. Eta azkenik, patinete elektriko zoragarri bat ere zozkatuko dugu saioan. Gogoratu, beraz, hitzordua duzuela 'GU'n gaur, betiko moduan, 17:00etatik 20:00etara. Zuen zain izango gara!