Gu
Elkarrizketa
Benizze: “Tradizioa gaurkotu eta egokitu egin behar da”
Beñat Goitia musikariaren bakarkako proiektua da Benizze. "Bazatoz", bere lehen abestia, aurkeztu digu zuzenean.
-
Benizze. Argazkia: @benizze__________
8:33 min
Benizzeren bisita izan dugu "GU"n. Beñat Goitia musikari gasteiztarraren proiektua da Benizze. Musika elektronikoa jorratzen du eta "Bazatoz" da bere lehen abestia. Datozen hilabeteetan abesti gehiago publikatuko dituela kontatu digu.
Orain arte, Montauk taldean aritu izan da Goitia. Pandemia ostean, "asko ikasi eta pentsatzeko denbora" izan zuen, baita bakarkako proiektuari ekiteko pausoa emateko gogoa ere.
Bere musikan lantzen dituen gaiez galdetuta, "tradizioaren gaurkotzea" interesatzen zaiola azaldu du Benizzek.