Gu

Gu

Gu

Festibalak

Badator Azkena Rock Festival, 55 talderen zuzenekoekin eta aurreikuspen historikoekin

Julen Idigoras "Gu"n izan da, aurtengo ARFen kartelaren errepasoa egiten.

  • Azkena Rock Festival

    Azkena Rock Festival. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    10:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur irekiko ditu ateak Azkena Rock Festivaleko hogeigarren edizioak. Aurtengo kartelaz aritu gara "Gu"n, "B Aldea"ko Julen Idigorasen eskutik.

Asteburuan zehar, Patti Smith, The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Jerry Cantrell, The Toy Dolls, Michael Monroe, Soziedad Alkoholika eta Morgan arituko dira, besteak beste, Mendizabalako oholtzetan.

Hogeigarren urteurrena tarteko, festibalak hirugarren eguna berreskuratu du (aurreko edizioetan bi eguneko programazioa izan du). Gainera, aurtengo zifra historikoa izango dela aurreikusten dute antolatzaileek; izan ere, 46.000 lagunetik gora espero dituzte.

Julen Idigorasek kartelburuen errepaso bat egin digu, The Offspringen hasi eta Social Distortionen bukatuta.