Gu

Gu

Gu

Musika

Ez galtzeko moduko hiru artista, Bilbao BBK Liveko izen txikien artean

Julen Idigorasek Bilbao BBK Liven joko duten hiru artista ekarri dizkigu. Agertoki nagusietako zalapartatik aldendu nahi izanez gero, hona galdu ezin dituzun hiru zuzeneko.

  • Snail Mail

    Snail Mail. Argazkia: Tina Tyrell

    11:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurtengo Bilbao BBK Liverako gomendio bereziekin etorri da Julen Idigoras "Gu" saiora. Bada, kartelburuetatik haratago, izen txikien artean aurkituko ditugun gutizia batzuk ekarri dizkigu "B Aldea"ko aurkezleak.

Depresion Sonora

Depresion Sonora izan da kolaboratzailearen lehen gomendioa. 2020an Marcos Crespo musikak abiatutako proiektua da aipatutakoa, post punkaren etiketapean sailka daitekeena. Stream plataformetara igotako lehen demoa biral bilakatu ostean, Spotifyn 30 milioi entzunaldi izatera heldu da.

Bilbao BBK Liveko lehen egunean, uztailak 7, San Miguel agertokian ikusiko dugu, 17:25ean.

Snail Mail

Lindsey Jordan kantautore eta gitarrajolearen proiektua da bigarren proposamena. "Valentine" izeneko bigarren albumarekin estatubatuar indie rockaren gorenera iritsi da.

Ostegunean izango da ikusgai, Beefeater oholtzan (karpa), 21:55ean.


Romy

Romy (The XX taldeko abeslariaren bakarkako proiektua) da Julen Idigorasek ekarritako azken izena. "Pintxada nostalgikoa" egiten du artistak, house eta dance estiloetako ereserki asko egungo doinuekin uztartuz. "Negarrez dantza egiteko" moduko ikuskizuna eskainiko du artistak, Beefeater agertokian, larunbatean (04:15).