Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

EIRE: YouTubeko tutorial amaigabeak, logelako popa eta hodi fluoreszenteak

Taldeko bi kideak "GU"n izan dira orain arte publikatu dituzten bi singleak aurkezten.

  • EIRE taldeko Eire Salegi

    EIRE taldeko Eire Salegi. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

    10:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

EIRE taldeko Eire Salegi eta Eire Maia "GU"n izan dira, sortu berri duten proiektuaren nondik norakoak aurkezten.

Izen bera dute, zumaiarrak dira, 20 urte dituzte eta hasiberriak dira musikaren munduan. Euren etxeko gela batean elkartu, melodia sortu eta abestiari forma ematen diotela kontatu digute. Kantak sortzeko prozesuak berak erabat definitzen du egiten duten bedroom popa.

YouTubeko tutorialekin ikasi dute musika egiten eta oholtza gainera salto egiteko grina baduten arren, "koherentea" den ikuskizun bat aurkeztu nahi diote publikoari. Dagoeneko jaso dituzte pare bat proposamen, eta oso motibatuta daudela aitortu digute.