Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

BRAVAren “Txoria Txori”, primizian, Gaztean

DJ eta ekoizle donostiarra “GU”n izan da, Mikel Laboaren klasikoaren bertsioa aurkezten.

  • BRAVA, "Gu" saioan

    BRAVA, "Gu" saioan. Argazkia: EITB Media

    13:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

18 ordu lo eginda eta energiaz gainezka agertu da BRAVA artista donostiarra "GU"n. Asteazken honetan Mikel Laboaren "Txoria txori" abestiaren bertsioa aurkeztuko du Tabakaleran. Aurretik, baina, zuzenean entzuteko aukera izan dugu.

Itxialdia eta gero hasi zen artista musikaren munduan murgiltzen. Pandemiak erabat eragin zion, eta benetan nahi zituen gauzak egiteko unea iritsi zitzaiola sentitu zuela kontatu digu. Ordura arteko segurtasun falta gainditu eta Donostiako Dabadaba aretoan eman zituen bere lehen urratsak DJ moduan.

Musika egin nahi zuela argi zuen arren, esateko gutxi zuela iruditu zitzaion. Horregatik, beste batzuen mezuak hartu eta berera ekartzea aukera ona izan zitekeela otu zitzaion. Mikel Laboaren obra miresteaz gain, gertukoa duela azaldu digu, bere amonaren anaia baitzen.