Gu
Homofobia
2023an, marikoi hitza ahultasunarekin lotzea homofobia dela argitu behar izan dugu
"Conquis" saioko Izeta kapitainaren adierazpen homofoboek eztabaida piztu dute sare sozialetan.
-
"Conquis"en seigarren ataleko irudia
8:30 min



"Conquis"en seigarren atalaren emisioak eztabaida piztu du sare sozialetan, jokoan gertatutakoagatik baino lehiakide batek izandako jarrera homofoboagatik.
Izetak, talde horiko kapitainak, "marikoiak" ote ziren galdetu zien hainbat lehiakideri, ahulak zirela esan nahian. Irati Mendikute 'Mendi' lehiakideak Izetaren homofobia salatu eta kargu hartu dio, beste lehiakideen aurrean.
Izetak, barkamena eskatu beharrean, "marikoi" hitza ondo erabili zuela azaldu du, eta lagun homosexual asko dituela erantsi.
Bideoak hautsak harrotu ditu sare sozialetan, eta hor ere nagusitu dira iruzkin homofoboak. Baita matxistak ere, Mendiren kontrakoak.
Gezurra dirudien arren, 2023. urtean marikoi hitza iraintzeko erabiltzea jarrera homofoboa dela argitu behar izan dugu "GU" saioan.
Flipatzen hemen irakurtzen ai naizen komentariokin... "qué sois maricones?" esatea homofobia da, ta ez badezu ikusten, homofoboa zea. punto https://t.co/mWeGtFo4Zz
— Alain Perez (@alainperezhi) February 21, 2023